XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beti uste izan dut norbaitek Jauna ikusi ahal izateko gorputza gaisorik, hilzorian izan behar zuela.

Eta iruditzen zitzaidan Bera iristen zenean beira-leiho baptista bati so egotea bezala izango zela: eguzkia koloretako kristaletan zehar bete-betean sartzen denean bezain ederra, hain distiratsua non ez bait zara iluntzen ari dela konturatzen.

Eta eguzkia bete-betean sartzen zen koloretako beira-leihoa izan da hori, oso sentsazio misteriotsua.

Baina apostu egingo nuke hori ez dela gertatzen dena.

Apostu egingo nuke, azken momentuan gorputzak Jauna jadanik agertu dela ulertzen duela.

Gauzak diren bezala ikustea bere eskuak zirkulu bat egiten du, hodeiak eta kometak eta belarra eta Queenie hezurraren gainera lurra botatzen biltzen dituena, beti ikusi izan dituen bezala ikustea, Bera ikustea zela.

Neri dagokidanez, berdin litzaidake mundu hau uztea gaurko eguna begietan dudala.

Hau da gure azken Eguberria elkarrekin.

Bizitzak banandu egiten gaitu.

Jakitunek erabakitzen dute eskola militar batera joan behar dudala.

Eta hortik aurrera turuta eta diana hotsen konpasetara egokitutako espetxe eta uda kanpamentu latzen sail zoritxarrekoa dator.